Itxi

Futbola

EURO 2016

UEFAk 100.000 euroko isuna ezarri dio Kroaziari

Erredakzioa

Diziplina Batzordeak Kroaziako Federazioari isuna jarri dio jarraitzaile ultrek Eurokopako bigarren partidan bengalak jaurti zituztelako.

  • Kroaziako ultrak. Argazkia: EFE

    Kroaziako ultrak bengalak jaurtitzen Txekiar errepublikaren aurkako partidan. Argazkia: EFE

UEFAko Diziplina Batzordeak 100.000 euroko isuna ezarri dio Kroaziari herrialde horretako ultrek Eurokopan eragin dituzten liskarren ondorioz eta sarreren salmenta mugatu egingo die.

Ekainaren 17an jokatutako Txekiar Errepublikaren aurkako partidan Kroaziako ultrek bengalak jaurti zituzten zelaira eta partida eten egin behar izan zen. UEFAren zigorra uste baino bigunagoa izan da.