Itxi

Futbola

BBVA Liga

Getafe Europarako sailkatu da

Erredakzioa

Michelek gidadturiko taldeak 0-3 irabazi dio Atletico Mardili eta hurrengo denboraldian Europa Leaguean jokatuko du. Villarrealek berdinketa besterik ez du lortu Zaragozaren etxean (3-3).

Getafek seigarren postuan denboraldia bukatzea lortu du, 0-3 Atletico Madrid garaitu ostean. Zuri-gorriak Errege Kopako finalari begira daudela argi eta garbi utzu dute, Europa Leaguea irabazi eta gero eta urdinek erraz eraman dute partida. Soldado izan da partidako protagonista, bi gol egin baititu eta hirugarrena Parejo gazteak egin du. Horrela, Michelen taldea, denboraldiko ustekabea izan dena, Europako zilarrezko txapelketan arituko da hurrengo urtean.

Vila-realek, hasierako 3-0ekoa bedintzea lortu du Romaredan. Zaragoza Eliseuren gol batekin aurreratu da markagailuan eta beste biak Colungak eta Pulidok egin dituzte. Hala ere, horiek ez zuten amore eman eta Cazorlak bi gol egin zituen. Berdinketaren gola Rossi italiarrak lortu zuen. Garridoren mutilek zazpigarren postuan bukatu dute denboraldia, europako postuetatik at, baina oraindik aukera bat daukate hurrengo urtean Europa leaguea jokatzeko. Horretarako Sevillak bosgarren postuan bukatu beharko luke ligan eta gainera Errege Kopa irabazi.