Itxi

Futbola

Istilu larriak

104 atxilotu eta 119 zauritu Bartzelonan, ospakizunen ostean

Erredakzioa

40.000 lagunek baino gehiagok ospatu zuten atzo Bartzelona txapeldunaren garaipena. Normaltasunez burutu zen dena, gauerdian olana bati su eman zioten arte.

Istiluak izan dira goizaldean Bartzelona hirigunean, Liga tituluaren ospakizunen ostean. Guztira 104 lagun atxilotu dituzte eta 119 zauritu arin izan dira, Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez.

40.000 lagun baino gehiago atera ziren atzo kalera, Bartzelonaren garaipen berria ospatzeko. Dena normaltasunez burutu zen, baina gauerdian, ezezagun batzuk aldamio batera igo eta olana bati su eman zioten. Hortik aurrera hasi ziren istiluak.

Beste batzuek kale altzairuak apurtzeari ekin zioten, baita Poliziaren aurka botilak eta harriak jaurtitzeari ere. Gauzak horrela, Esquadra Mossoek eta Udaltzaingoak interbenitu egin zuten.

Larrialdi zerbitzuetan artatutako 119 lagunetatik 32 poliziak izan ziren eta 87 ospakizunetan parte hartu zuten lagunak.

Istiluak Ramblan, Catalunya Plazan eta inguruko kaleetan jazo ziren.