Itxi

Futbola

Del Bosqueren ordez

Julen Lopetegi, Espainiako hautatzaile berria

eitb.eus

Asteasuko entrenatzaileak zuzenduko du Espainiako futbol selekzioa, Espainiako Futbol Federazioak baieztatu duenez.

1:16

Julen Lopetegi izango da Espainiako hautatzaile berria, Espainiako Futbol Federazioak baieztatu duenez.

Aurkezpenean, Espainiako Futbol Federazioaren presidente Angel Maria Villarrek lagunduta egon da Lopetegi. Hautatzaile berriak esan duenez, ez du selekzioan "iraultzarik" egingo, Del Bosqueren garaiko "gauza on guztiak" aprobetxatzeko eta "eboluzioa" lortzeko.

"Espainiako futbolak egin dituen gauza on guztiak aprobetxatzen saiatuko gara. Ez ditugu gauza eder guztiak alferrik galduko. Hori beharretara egokitzen saiatuko gara. Futbola ez da gelditzen, ez da iraganetik bizi. Egindakoaz oso harro gaude, baina orainari eta etorkizunari begiratzen diegu", esan du Lopetegik.

Gipuzkoarrak ez du oraindik argi bere lehenengo zerrenda: "Ikusiko dugu, deialdia emateko data hurbiltzen den heinean.