Futbola
LFPko hauteskundeak
Aranzabalek zail du Ligako presidente izateko hautagaitza aurkeztea
Erredakzioa
Asteartean amaitzen da epea LFPko hauteskundeetan hautagai izateko abalak aurkezteko. Tebasek 37 abal dituela baieztatzen bada, Eibarko presidente ohia ez litzateke gutxieneko abal kopurura iritsiko.
-
Alex Aranzabal. Argazkia: EiTB
Ligako Hauteskundeetako Komisioak ezeztatu egin du Alex Aranzabalek aurkeztutako helegitea eta argitu du Javier Tebas hautagaia abalatu dutenek ezingo dutela beste hautagai baten hautagaitza babestu.
Javier Tebasek 37 abal dituela baieztatzen bada Eibarreko presidente ohia ez litzateke iritsiko hautagai izateko beharrezkoak diren gutxieneko abal kopurura. Astearte honetan amaitzen da abalak aurkezteko epea.