Futbola
Kongoren aurka galdu ostean
Javier Clemente Libiako hautatzaile kargutik kendu dute
Erredakzioa
Kongoko Errepublika Demokratikoaren aurka 4-0 galdu ostean Libiako Futbol Federazioak erabaki du Barakaldoko entrenatzailea hautatzaile kargutik kentzea.
-
Javier Clemente. Argazkia: EiTB
Libiako Futbol Federazioak erabaki du Javier Clemente Libiako hautatzaile kargutik kentzea. Kongoko Errepublika Demokratikoaren aurka 4-0 galtzeak eraman du Federazioa erabaki hau hartzera. 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako sailkapen faseko partida izan da Libiak Kongoko Errepublika Demokratikoaren aurka jokatu duena.
Clementek 2013ko irailan egin zuen debuta Libiako hautatzaile karguan Abdulhafeedh Arbeesh ordezkatuta. Hiru urte eman ditu Libiako hautatzaile karguan eta lorpen gorena 2014ko Afrikako Nazioen txapelketa irabaztea izan da.