Futbola
8. edizioa
Peñagarikano-Jone vs Egaña-Oihana, Bertso Derbian
eitb.eus
Athletic Club Fundazioak antolatu du Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin aurtengo Bertso Derbia, taldeen arteko lehia baino kirolak eta kulturak batu egiten dituela erakusteko.
Athletic Club Fundazioak Bertso Derbiaren edizio berri bat aurkezten du, zortzigarrena hain zuzen ere, Bilbon ospatuko dena Athletic Clubek eta Realak urriaren 16an jokatuko duten derbiaren harira. Anjel Mari Peñagarikanok eta Jone Uriak Athletic Club ordezkatuko dute eta Andoni Egaña eta Oihana Iguaran Real Sociedaden ordezkariak izango dira.
Pasa den otsailean gertatu zen bezala, denboraldi honetako lehen edizioa kalean egingo da, bi zatitan banaturik. Lehena 13:00etan izango da Uri Zaharreko Plaza Barrian eta bigarrena 15:20ean San Mameseko pantaila erraldoiaren azpian, Licenciado Poza kalera begiratzen duena (22 atea)
Amaira gisa, Anjel Mari Peñagarikanok eta Andoni Egañak bertso batzuk kantatuko dituzte San Mameseko soropilean bertan 16:05ak aldera.
Bertsoderbia Athletic Club Fundazioak antolatu du Real Sociedad Fundazioaren laguntzarekin, taldeen arteko lehia baino kirolak eta kulturak batu egiten dituela erakusteko.