Itxi

Reala

Euskal derbia

Vela da Bilbon golegile izan eta jokatzeko prest dagoen bakarra

Erredakzioa

Realari ondo eman zaizkio Athleticen aurka jokatutako azken derbiak. Carlos Vela da San Mamesen gola sartu duen, eta igandean Eusebiok jokatzeko prest izango duen jokalari bakarra. Agirretxe baja da.

  • Carlos Vela eta Iñaki Williams. Argazkia: EFE

    Carlos Vela eta Iñaki Williams iragan denboraldiko San Mameseko derbian. Argazkia: EFE

Carlos Vela da San Mamesen Athleticen aurkako derbietan golegile izan eta jokatzeko moduan izango den Realeko jokalari bakarra. Bilbon golegile izandako beste jokalari batzuk min hartuta daude, edo beste talde baten jokatzen ari dira.

Reala 2010ean Lehen Mailara igo zenetik bost derbi jokatu ditu tade txuri-urdinak Bilbon eta San Mamesen gola sartu dutenetatik Carlos Vela mexikarra bakarrik dago jokatzeko prest. Imanol Agirretxe ere Bilbon golak sartutakoa da, baina min hartuta dago, eta baja izango da igandeko euskal derbirako. Agirretxe golegile izan zen Athleticen aurka 2012-2013. denboraldian jokatutako partidan (1-3) eta 2013-2014. denboraldiko San Mameseko derbian (1-1) ere gola sartu zuen.

Bestalde, iragan denboraldian Jonathas de Jesusek sartu zuen gola Bilbon eta Realak 0-1 irabazi zion Athletici. Brasildarra, ordea, jada ez dago talde txuri-urdinean. Duela bi urte Alberto De la Bellak sartu zuen Realaren gola San Mamesen eta bana (1-1) amaitu zen partida. De la Bella, aldiz, Olympiacosen ari da jokatzen.

 

atzen.

 

atzen.