Futbola
Mundialetako golegile onena
Miroslav Klosek erretiroa hartu du
Erredakzioa
Futbolari alemaniarrak amaiera jarri dio bere kirol ibilbideari. Orain, Alemaniako selekzioaren talde teknikoan ariko da. Munduko Txapelketatko golegile nagusia da.
-
Miroslav Klose. Argazkia: EFE
Miroslav Klose jokalari alemaniarrak amaiera jarri dio bere kirol ibilbideari. Munduko Txapelketetako golgile nagusiak erretiroa hartu du, eta Alemaniako selekzioko talde teknikoaren kide izango da hemendik aurrera. Hala jakinarazi du astearte honetan Alemaniako Futbol Federazioak.
Klosek 137 nazioarteko partida jokatu eta 71 gol sartu zituen. Alemaniako selekzioaren historiako golegile nagusia da, eta Munduko Txapelketetako golegile onena ere bada, 16 golekin. Selekzioarekin partida gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da, 150 norgehiagoka jokatu dituen Lothar Matthausen atzetik. 2002. eta 2014. urteen artean lau Munduko Txapelketa eta hiru Eurokopa jokatu zituen.
Aurrelari alemaniarrak Kaiserslautern, Werder Bremen, Bayern eta Lazio taldeetan jokatu zuen.