Itxi

Futbola

Futbol Draft 2016

Quiñones, Soldevilla eta Ainhoa Vicente, urrezko hamaikakoan

Erredakzioa

Batzorde teknikoak emakumeen mailako urteko hamaikako onenean sartu ditu Realeko bi futbolariak eta Athleticeko jokalaria.

  • Futbol Drafteko Batzorde Teknikoa. Argazkia: futboldraft

    Futbol Drafteko Batzorde Teknikoa. Argazkia: futboldraft

Futbol Draft harrobia bultzatzeko asoziazioko batzorde teknikoak 2016. urteko hamaikakorik onenak publikatu ditu, bai gizonezkoen bai emakumezkoen mailetan.

Realeko Mariasun Quiñones eta Paola Soldevilla sartu dituzte emakumeen urrezko hamaikakoan, baita Athleticeko Ainhoa Vicente futbolaria ere.

Gainera, Iñaki Saez presidente duen, eta Julen Lopetegik, Albert Celadesek, Luis de la Fuentek, Santi Deniak, Jorge Vildak, Pedro Lopezek eta Vicente Mierak osatzen duten batzorde teknikoak Athletic saritu du harrobia gehien bultzatu duen kluba izan delako urte honetan.

Urrezko hamaikakoa:

Atezaina: Mariasun Quiñones (Reala)

Eskuin hegaleko defentsa: Celia Jiménez (Universidad Alabama)

Ezker hegaleko defentsa: Beatriz Beltran (Atletico Madril)

Erdiko eskuin defentsa: Paola Soldevilla (Reala)

Erdiko ezker defentsa: Maria Pilar Leon (Atletico Madril)

Eskuin erdilaria: Maitane Lopez (Levante)

Ezker erdilaria: Patricia Guijarro (Barcelona)

Eskuin hegaleko erdilaria: Ainhoa Vicente (Athletic)

Ezker hegaleko erdilaria: Andrea Sanchez (Atletico Madril)

Punta erdia: Alba Maria Redondo (Fundacion Albacete)

Aurrelaria: Paula Moreno (Betis)

Moreno (Betis)

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Reala