Itxi

Futbola

Premier League

Middlesbrough taldeak Aitor Karanka bota du

Agentziak | Erredakzioa

Kopatik kanpo geratu ostean hartu dute erabakia klubeko arduradunek. Steve Agnew Karankaren orain arteko laguntzaileak egingo ditu orain entrenatzaile lanak.

  • Aitor Karanka. Argazkia: Efe.

    Aitor Karanka. Argazkia: Efe.

Aitor Karanka entrenatzailea kargutik kendu du Middlesbrough FC talde ingelesak, arabarrak berak eta klubak "klubaren interesen aldeko" akordio bat egin ostean. Erabakiaren berri Middlesbroughen webgunearen bidez eman dute.

Manchesterrekin 0 eta 2 galdu eta FA Kopatik kanpo geratuta, talde ingelesak eserlekuan aldaketa egitea erabaki du. Middlesbrough azken aurreko tokian da ligako sailkapenean, eta ez du 2017an garaipenik lortu (lau partida berdindu eta beste lau galdu ditu). Azken garaipena, ligan, abenduaren 17an lortu zuten (3-0 Swansea Cityren aurka).

"Middlesbroughri emandako aukera handia eskertu nahi diot, eta jokalariei, teknikariei eta klubeko jende guztiari ere eskerrak eman nahi dizkiet. Zaleei ere emandako babesa eskertzen diet. Klub hau berezia izango da beti niretzat, eta onena desio diot etorkizunerako", esan du Karankak, Middlesbroughen orrialdean argitaratutako idatzi batean.

Karankaren lekua orain arte bere laguntzailea izan zen Steve Agnewk beteko du.