Futbola
LIGA
Alaves-Athletic derbia, maiatzaren 7an, 12:00etan
Erredakzioa
Maiatzaren 5ean, ostirala, Realak Sevillaren aurka jokatuko du Sanchez Pizjuanen. Larunbatean, hilaren 6an, Atletico Madrilen aurka jokatuko du Eibarrek Calderonen. Valentzia-Osasuna, maiatzaren 7an.
-
Aduriz eta Toquero, lehen itzuliko Athletic-Alaves partidan. Argazkia: EFE
LaLigak astelehen honetan jakinarazi ditu 36. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia maiatzaren 5ean hasiko da, eta maiatzaren 8an bukatuko da.
Maiatzarek 5ean, ostiralean, Sevilla-Reala partida jokatuko da, 21:00etan, Sanchez Pizjuan zelaian. Larunbatean, maiatzaren 6an, Eibarrek Atletico Madrilen aurka jokatuko du Calderonen.
Maiatzaren 7an, igandean, Alaves-Athletic derbiaren txanda izango da Mendizorrotzan, 12:00etan. Egun berean, 16:15ean, Osasunak Valentziaren aurka neurtuko ditu indarrak Mestallan.
36. JARDUNALDIKO ORDUTEGIAK:
Maiatzak 5, ostirala
(21:00) Sevilla - Reala
Maiatzak 6, larunbata
(13:00) Sporting - Las Palmas
(16:15) Atletico Madril - Eibar
(18:30) Bartzelona - Vila-real
(20:45) Granada - Real Madril
Maiatzak 7, igandea
(12:00) Alaves - Athletic Club
(16:15) Valentzia - Osasuna
(18:30) Deportivo - Espanyol
(20:45) Malaga - Celta
Maiatzak 8, astelehena
(20:45) Leganes - Real Betis