Futbola
Azteca Estadioan
Espainiak txapeldunaren koroa estreinatuko du Mexikoren aurka
A.B.
Erredakzioa
Hegoafrikako Munduko Kopa irabazi ondoren jokatuko duen lehen adiskidantzazko partida jokatuko dute espainiarrek. Partida Azteca estadioan jokatuko da 22:00etan.
Espainiak adiskidantzazko partida jokatuko du Mexikoren aurka gaur gauean. Azteca estadioan 22:00etan jokatuko da partida eta Espainiak Hegoafrikako Munduko Kopa irabazi ondoren jokatuko duen lehen adiskidantzazko partida izango da.
Vicente Del Bosque hautatzaileak Munduko Kopan egon ziren jokalari gehienak deitu ditu partida honetarako. Ez dauden jokalari garrantzitsu bi Andres Iniesta eta Javi Martinez dira. Hiru euskal jokalari eraman ditu Del Bosquek: Llorente, Monreal eta Xabi Alonso. Hirurek jokatzeko aukerak dituzte.
Mexikok etxean jokatuko du bere zaleen aurrean eta beraien helburua Munduko Txapeldunari irabaztea da zaleak pozik uzteko.