Itxi

Futbola

Fitxaketa

Javier Clementek Kamerungo selekzioa entrenatuko du

Erredakzioa

Espainia eta Serbia entrenatu ondoren, Afrikako taldean arituko da orain Barakaldokoa. Lan gabe zegoen Clemente, joan den denboraldian Valladoliden aritu eta gero.

Javier Clemente Espainiako entrenatzaile ohiak Kamerungo selekzioa entrenatuko du 2012ra arte behintzat. Biarritzen sinatu du kontratu berria Barakaldokoak.

Paul le Guenen tokia hartuko du Clementek. Hegoafrikako Mundialean eskas aritu zen Kamerun, eta hango Federazioak aldaketaren alde egin du.

Bere kargu hartuko duen hirugarren selekzioa izango da afrikarra.&' || 'nbsp; Aurretik, Serbia eta Espainia entrenatu ditu Athletic Clubeko entrenatzaile ohiak.&' || 'nbsp;

Langabezian zegoen Clemente, joan den urtean Valladoliden aritu eta gero. Bigarren mailara jaitsi zen ekainean Pucelako taldea.