Itxi

Futbola

Drogbaren hat-tricka

Chelsea, Premier Leagueko lehen liderra

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Londonekoek 6-0 irabazi diote West Bromwichi. Blackpoolek 0-4 irabazi dio Wigani ezustekoa emanez. Igandean Arsenal-Liverpool partida eta astelehenean Manchester United-Newcastle jokatuko dira.

Larunbat honetan hasi da Premier Leagueko 2010-2011 denboraldia Ingalaterran eta lehen ihardunaldian ezustekoak izan dira. Igandean Arsenal-Liverpool partida jokatuko da eta astelehenean Manchester Unitedek Newcastle United izango du aurkari.

Chelsea da 2010-2011 denboraldiko Premier Leagueko lehen liderra aurreneko partidan West Bromwich Albion taldea 6-0 jipoitu ondoren. Gainera, Drogbak hat-tricka eginez hasi du denboraldia.

Eguneko beste protagonista Blackpool talde igo berria da. Talde honek 0-4 irabazi dio Wigan Athletici eta ondorioz, Blackpool daliderrarengandik gertuen dagoen taldea.

Partida hauetatik aparte beste jipoi batzuk ere egon dira. Adibidez, Aston Vilak 3-0 irabazi dio West Ham Unitedi. Wolverhampton Wanderesek eta Blackburn Robertsek ere garaipenekin hasi dute liga. Wolverhamptonek 2-1 irabazi dio Stoke Cityri eta Blackburnek 1-0 irabazi dio Evertoni.

Ondorengo partidak berdinketarekin bukatu dira: Tottenham Hotspurs 0-Manchester City 0, Sunderland 2-Birmingham City 2 y Bolton Wanderes 0-Fulham 0.

Larunbatean jokatutako partiden emaitzak:

Tottenham 0 - Man City 0

Aston Villa 3 - West Ham 0

Blackburn 1 - Everton 0

Bolton 0 - Fulham 0

Sunderland 2 - Birmingham 2

Wigan 0 - Blackpool 4

Wolverhampton 2 - Stoke 1

Chelsea 6 - West Brom 0

- Igandea:

Liverpool - Arsenal 15.00 GMT

- Astelehena

Manchester United - Newcastle 19.00 GMT