Itxi

Futbola

Real Madril

Mesut Özil: 'Munduko talderik onenean egon nahi nuen'

Erredakzioa

Jokalari alemaniarra, Santiago Bernabeu estadioan aurkeztua izan da, eguerdian.

Mesut Özil, Real Madrilen azken fitxaketa, Real Madrilen jokatzeagatik, harro sentizten dela adierazi du Santiago Bernabeu futbol zelaian eginiko aurkezpenean.

Alemaniarrak, atzora arte "ezer ez zuela erabaki", adierazi du eta "zoriontsu eta ilusio handiz" dagoela talde merengean parte hartzeagatik. Özilek, hasieratik "ehuneko ehuna" emango duelaren promesa egin die Real Madrileko zaleei.

Erdilari alemaniarrak, bere lehen aukera talde madrildarra izan zela une oro adierazi du. "Beti egon izan nahi nuen munduko talderik onenean, munduko entrenatzailerik onenarekin, Jose Mourinhorekin".