Futbola
Bayern, iazko txapelduna
Bundesliga, abian
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Bayern Munich da titulua berriz eskuratzeko hautagai nagusia. Schalke 04 eta Werder Bremen dira beste faboritoak.
Ostiral honetan hasiko da 2010-2011ko Bundesliga Alemanian. Lehen partida 20:30ean jokatuko dute Bayern Munichek eta Wolfsburgok.
Van Gaalek zuzentzen duen Bayern da iazko irabazlea eta aurten ere Munichekoak dira titulua berriz eskuratzeko hautagai nagusiak. Werder Bremen eta Schalke 04 ere titulua lortzeko hautagaien artean daude.
Fitxaketa garrantzitsuenak Raul Gonzalezenak eta Michael Ballackenak izan dira. Aurrelari madrildarra Schalke 04 taldeak fitxatu du eta erdilari alemaniarrak Bayer Leverkusenen jokatuko du.
Kontutan hartu beharko dira ezustekoa eman dezaketen Wolfsburgo, Stuttgart edo Bayer Leverkusen taldeak. Bundesligari kolorea jarriko dio Sainkt Pauli talde igo berriak.
Lehen ihardunaldiko partidak:
Bayern Munich-Wolfsburgo (ostirala, 20:30ean)
1899 Hoffenheim-Werder Bremen (larunbata, 15:30ean)
Borussia Mönchengladbach-Nuremberg (larunbata, 15:30ean)
Colonia-Kaiserslautern (larunbata, 15:30ean)
Friburgo-St. Pauli (larunbata, 15:30ean)
Hannover 96-Eintracht Frankfurt (larunbata, 15:30ean)
Hamburgo-Schalke 04 (larunbata, 18:30ean)
Mainz 05-Stuttgart (larunbata, 15:30ean)
Borussia Dortmund-Bayer Leverkusen (igande, 17:30ean)