Futbola
Asteartean 22:00etan
Argentina-Espainia: Lagunarteko berezia
Erredakzioa
Vicente del Bosqueren mutilek talde zuri-urdinaren aurka jokatuko dute River Plate taldearen Monumental estadioan.
Munduko txapeldunak Leo Messiren selekzioaren aurka arituko dira Buenos Airesen. Lagunartekoan, momentuko bi selekzio onenetarikoak arituko dira nor baino nor. Partida baino lehen, Espainiako selekzioak "La Bombonera" estadio historikoan egin ditu entrenamenduak. Bertan, Sergio Ramosek eta Capdevillak prentsaurrekoa eskaini dute.
Vila-realeko ezker hegalariaren hitzetan, Argentinaren aurka jokatzea "motibazio berezia"&' || 'nbsp; da, "historikoki Espainia baino hobea izan delako".
Sergio Ramosek, bestalde, aurrelari zuri-urdinen arriskuaz hitz egin du. "Messi eta Higuain jokalari oso trebeak dira", adierazi du Real Madrileko atzelariak, baina Espainiak "bere estiloarekin jokatzen jarraitu behar du", gaineratu du.