Itxi

Futbola

3-0

Espainiak garaipena lortu du Italiaren aurka

Erredakzioa

Julen Lopetegik zuzentzen duen taldeak 3-0 irabazi dio Italiako selekzioari Iscoren bi golekin eta Morataren beste gol batekin. 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko aurrerapausoa eman du Espainiak.

  • Espainia-Italia. Argazkia: EFE

    Espainiako jokalariak Italiari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako futbol selekzioak 3-0 irabazi dio Italiari 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko multzoen faseko partida. Ondorioz, Julen Lopetegik zuzentzen duen taldeak aurrerapausoa eman du Errusiako Mundialean egoteko.

Iscok sartu ditu partidako lehen bi golak lehen zatian eta Moratak biribildu du espainiarren garaipena bigarren zatian. Orain, Espainia da G multzoko liderra eta hiru puntuko abantaila du Italiarekiko.

Fitxa teknikoa:

3 - Espainia: De Gea; Carvajal, Pique, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Koke, Iniesta (Morata, m.72); Isco, Marco Asensio (Saul, m.78) eta Silva.

0 - Italia: Buffon; Spinazzola, Barzagli, Bonucci, Darmian; De Rossi, Verratti; Candreva (Eder, m.70), Insigne, Immobile (Gabbiadini, m.78) eta Belotti (Bernardeschi, m.70).

Golak: 1-0, m.13: Isco. 2-0, m.40: Isco. 3-0, m.77: Morata.

Epailea: Bjorn Kuypers (HOL).