Futbola
Erabakia
Bi partidako zigorra jarri dio Lehiaketa Batzordeak Ujfalusiri
Erredakizoa
Atleticoko atzelariak Messiri egindako sarrera gogorrak bi partidako zigorra izango du.
Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Atletico Madrileño Tomas Ujfalusi atzelariari, Bartzelonaren aurkako partidan Leo Messiri egindako sarrera gogorragatik.
Ujfalusik bi partidako zigorra izango du "joko arriskutsua egiteagatik, aurkaria minduz (Espainiako Federazioaren Disziplina Kodearen 115. artikulua)"
Messi bi astez egongo da partidarik jokatu gabe txekiarraren sarrerak bihurritua eragin baitzion eskuin-orkatilean.
Era beran, Lautaro Acosta Sevillako jokalariak ikusitako txartel horia baliorik gabe utzi du, eta isuna ezarri dio Espanyol taldeko Callejón jokalariari.
Navarro (Valentzia) eta Mosquera (Getafe) jokalariek partida bateko zigorra izango dute bina txartel hori jaso baitiztuzten.
Realari isuna
Batzordeak Realari isuna jarri dio Real Madrilen aurkako partidan "zaleen artean gertatutako istilu arinengatik".