Itxi

Futbola

Errege Kopako zozketa, 1/16

Formentera-Athletic, Lleida-Real, Getafe-Alaves eta Eibar-Celta, Kopan

eitb.eus

Joaneko partidak urriaren 25ean jokatu dira eta itzulikoak, berriz, azaroaren 29an. Finala apirilaren 21ean jokatuko da.

  • Bartzelona, azken edizioko txapelduna. Argazkia: Efe.

    Bartzelona, azken edizioko txapelduna. Argazkia: Efe.

Formentera-Athletic, Lleida-Reala, Getafe-Alaves eta Eibar-Celta dira Errege Kopako final hamaseirenetako euskal taldeen kanporaketak. Zozketa ostegun honetan egin dute Espainiako Futbol Federazioak Madrilen duen egoitzan.

Kanporaketak bi partidetara jokatuko dira; joanekoa, urriaren 25ean, eta itzulikoa azaroaren 29an.

Final handia apirilaren 21ean izango da.