Itxi

Futbola

Uste baino zigor txikiagoa

Partida bakarreko zigorra besterik ez David Villarentzat

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Ukabilkada luzatu zion Gurpegiri eta epaileak txartel gorria atera zion. Klub katalanean pozik hartu dute albistea zigor handiagoa itxaroten baitzuten.

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio David Villari honek Athletic Club-Bartzelona partidan ikusitako txartel gorriagatik.

Villak ukabilkada luzatu zion Gurpegiri eta epaileak egotzi egin zuen asturiarra. Bartzelonak ondo hartu du zigorraren iraupena zigor gogorragoa itxaroten baitzuten. Villak ez du datorren larunbatean Mallorcaren aurka jokatuko.