Itxi

Futbola

Espainiako selekzioa

Del Bosquek Aduriz deitu du

Erredakzioa

Valentziako aurrelaria Eskozia eta Lituaniaren aurkako partidak jokatzeko deialdian sartu da. Beste aurpegi berriak Borja Valero, Bruno Soriano eta Pablo Hernandez dira.

Vicente del Bosquek lehen aldiz deitu du Aritz Aduriz gipuzkoarra Espainiako selekziora. Ohiko jokalari batzuen lesioek, beste jokalari berri batzuen etorrera ahalbidetu du; horrela Valentziako jokalariaz gain, Pablo Hernandez (Valentzia), Borja Valero (Vila-real) eta Bruno Soriano (Vila-real) sartu dira deialdian.

Jokalari hauek Pedro Rodriguez (Bartzelona), Fernando Torres (Liverpool) eta Jesus Navasen (Sevilla) ordez aukeratu ditu Vicente del Bosquek.

21 jokalariak bihar elkartuko dira Las Rozaseko Futbol Hirian eta 19:00etan lehen entrenamendua izango dute.