Itxi

Futbola

Bigarrenez

Cristiano Ronaldok jokalari onenaren FIFA 'The Best' saria jaso du

Erredakzioa

Real Madril taldeko futbolaria munduko jokalari onena izendatu du FIFAk, portugaldarrari saria bigarren urtez jarraian emanez.

FIFAk, futbol munduko erakunde gorenak, munduko jokalari onenaren 'The Best' saria eman dio Cristiano Ronaldori. Iragan denboraldiko jokalari onena izan da, eta bigarrenez jarraian irabazi du saria. Real Madrilek Kluben Munduko Txapelketa, Liga eta Txapeldunen Liga irabazi zituen 2016-2017. denboraldian, eta Ronaldo Txapeldunen Ligako golegile nagusia izan zen, txapelketako azken txanpako izarra izanda. Lionel Messi eta Neymar Junior geratu dira horren atzetik bozketan.

Emakumeen mailan, Lieke Martens holandarrak jaso du jokalari onenaren 'The Best' saria Carli Lloyd eta Deyna Castellanos jokalarien aurretik.

Zidane, entrenatzaile onena

'The Best' sarietan, 2016-2017. denboraldiko entrenatzaile onena ere aukeratu du FIFAk. Zinedine Zidanek irabazi du entrenatzaile onenaren saria, eta Massimiliano Allegri (Juventus) eta Antonio Conte (Chelsea) geratu dira horren atzetik.

Sarina Wiegman izendatu dute emakumezko entrenatzaile onena, Holandako selekzioarekin Eurokopa irabazi zuen entrenatzailea. Gerard Precheur frantziarra eta Niels Nielsen danimarkarra gainditu ditu bozketan.