Itxi

Futbola

Bi gol sartu ditu

Espainia-Lituania, (3-1): Llorente, bikain eta espainiarren garaipena

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Athletic Clubeko jokalariak bi gol sartu ditu eta Silvak egin du hirugarrena. Aritz Adurizek debuta egin du Espainiako selekzioarekin.

Espainiak 3-1 irabazi zion ostiralean Lituaniari 2012ko Eurokopara sailkatzeko Helmantico (Salamanca) zelaian jokatu zuten norgehiakokan.

Fernando Llorentek sartu zuen partidako lehen gola 46. minutuan, baina 54.ean Sernasek 1-1ekoa egin zuen. Ez zien ordea, pozak asko iraun lituaniarrei 56. minutuan Llorente 2-1ekoa egin baitzuen. Beranduago, 78. minutuan Silvak partida erabakita uzti zuen 3-1koa sartuz.

Bestalde, aipatu behar Aritz Aduriz euskal jokalariak debuta egin zuela Espainiako selekzioarekin. Gipuzkoarrak Llorente ordezkatu zuen 75. minutuan eta 15 minutu jokatu zituen.

Fitxa teknikoa:

3 - Espainia:
Iker Casillas; Sergio Ramos (Arbeloa, m.82), Puyol, Pique, Capdevila; Busquets, Iniesta, Cazorla, Silva; Villa (Pablo Hernandez, m.75) eta Llorente (Aduriz, m.75).

1 - Lituania: Karcemarskas; Skerla, Stankevicius, Radavicius, Kijanskas; Semberas, Cesnauskis (Poskus, m.84), Mikoliunas (Cesnauskis, m.58), Panka, Danilevicius (Klimaucius, m.82) eta Sernas.

Golak: 1-0, m.46: Llorente. 1-1, m.54: Sernas. 2-1, m.56: Llorente. 3-1, 78: Silva.

Epailea: Gianluca Rocchi (ITA).