Itxi

Futbola

13. jardunaldia

Alaves-Eibar derbia azaroaren 25ean jokatuko da, 13:00etan

Erredakzioa

Larunbatez jokatuko da 13. jardunaldiko euskal derbia Mendizorrotzan. Igandean, azaroaren 26an, jokatuko dira Deportivo-Athletic (12:00etan) eta Reala-Las Palmas (16:15ean).

  • Alaves-Eibar. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Alaves-Eibar partidaren irudia. Argazkia: EFE

Ligak jakitera eman ditu 13. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak. Jardunaldia azaroaren 24an hasiko da, eta azaroaren 27an itxiko da. Alaves-Eibar derbia azaroaren 25ean (larunbata) jokatuko da, 13:00etan.

Bestalde, azaroaren 26an (igandea) Deportivo-Athletic (12:00etan) eta Reala-Las Palmas (16:15ean) partidak jokatuko dira.