Futbola
Espainiako selekzioa
Llorente eta Javi Martinez, Asturiasko Printzea sarietan
Erredakzioa
Munduko txapelketa irabazi zuten 10 jokalarik eta Vicente Del Bosquek txalo zaparrada batekin hartu zuten saria. Selekzionatzaileak, Luis Aragonesi eskeini zion saria.
Athletic Clubeko Fernando Llorente eta Javi Martinez jokalariak Kiroletako Asturiasko Printzea saria hartu zuten Vicente Del Bosque eta betse zortzi taldekiderekin. Iker Casillas eta Xavi Hernandez selkzioko kapitainekin batera, Sergio Ramos, Capdevila, Marchena, Mata, Reina eta Jesus Navas izan ziren sarien banaketan.
Espainiako selekzionatzaileak saria Luis Aragonesi eskeini zion, Hortalezako entrenatzailea OviedokoCampoamor antzokian baitzegoen. Salamankako entrenatzaileak adierazi zuenez, Munduko Txapelketa ez izango zuten lortu, Eurokopa lortu gabe eta selekzioak izan zuen joko aldaketa horri gabe. Gainera, Del Bosquek argazkietan ateratzera gonbidatu zuen Aragones.