Itxi

3. Maila

Errege-Kopa

Portugalete-Getafe (1-1): Berdinketa ederra lortu dute bizkaitarrek

Erredakzioa

Ezkerraldekoek itxaropenaren atea zabalik uzten duen berdinketa urratu dute Lehenengo Mailako talde baten aurka, irudi bikaina eskainita.

Portugaletek balio handiko berdinketa urratu du Getaferen aurka (1-1) Errege-Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan, Florida futbol-zelaian jokatutakoa.

Bizkaitarrek partida bikaina egin dute eta neurketa irabazteko aukerak izan dituzte. Kanporaketak, beraz, bizirik jarraitzen du eta 14 egun barrru erabaki beharko da Coliseum Alfonso Perez futbol-zelaian.

Talde madrildarrak aurrea hartu du markagailuan lehenengo zatiko 7. minutuan Sardinero gaztearen golari esker. 7. minutuan ere, baina bigarren zatikoan, Portuk banakoa egin du. Gaizka Bergara izan da bizkaitarren golegilea.

Etxekoek ondo jokatu dute, batez ere bigarren zatian. Bi taldeek gol-abaguneak izan dituzte eta neurketa edozeinek irabazi ahal izan du.

Fitxa teknikoa:

1.- Portugalete: Macias;Bergara (Clausi, m.64), Otiñano, Vidal, Lombera (Goiria, m.74); Aguiar,Gorka Soria, Iturriaga, Elustondo: Alberto eta Salcedo (Etxabe, m.82).

1.-Getafe: Ustari: Pintos, Alex Pérez, Borja, Marcano; Boateng, Mosquera;Arizmendi (Pedro Ríos, m.68), Albín (Escassi, m.67), Adrián Sardinero(Ibrahim Kas, m.77); eta Miku.

Golak:

0-1 Sardinero (7'')

1-1 Bergara (52'')