Itxi

Futbola

Premier League

Van Dijk da munduko defentsarik garestiena, Liverpoolekin fitxatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Fitxaketen munduan "marka berria ezartzen duen akordioa" iragarri du Southamptonek, baina kantitatea zehaztu gabe. Ingalaterrako hedabideen arabera, 85 milioi euro inguru ordainduko du Liverpoolek.

  • Van Dijk, Southamptonekin egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

    Van Dijk, Southamptonekin egindako gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Liverpool taldeak Southamptoneko Virgil van Dijk fitxatu du "marka berria" ezarri duen fitxaketan. 85 milioi euro inguru ordainduko ditu Liverpoolek urtarrilaren 1ean indarrean sartuko den fitxaketagatik.

"Liverpoolek akordia egin du Southamptonekin eta jokalariarekin 26 urteko defentsak Anfielden jokatzeko 2018ko urtarrileko fitxaketen epea abian jarri bezain laster", iragarri du Liverpoolek.

Southamptonek negoziazioa konfirmatu zuen eta akordioak "munduko marka berria" ezarriko zuela gaineratu zuen, baina kantitatea zehaztu gabe. Ingalaterrako hedabideen arabera, Liverpoolek 85 milioi euro inguru ordainduko ditu.