Itxi

Futbola

Ingalaterran diotenez

2018ko Mundiala: Espainia-Portugal hautagaitza, susmopean

ETB

Espainiak eta Portugalek Qatarrekin boto trukaketa adostu dutela diote Ingalaterran, eta FIFAk espedientea ireki du.

Espainiak eta Portugalek 2018ko Munduko Txapelketa antolatzeko hautagaitza susmopean egon daiteke. Hala diote Ingalaterran, beste hautagaietako bat den herrian.

Espainiak eta Portugalek Qatarrekin boto trukaketa adostu dutela diote han, eta FIFAk espedientea ireki du. Espainia eta Portugaleko hautagaitzako ordezkariek FIFArekin hitz egin dute eta ziur daude ez dutela zigorrik jasoko, beraien esanetan, ez baitute ezer okerrik egin.

Hala izango ez balitz, albiste txarra izango litzateke Anoeta eta San Mames Barriarentzat, diru sarrerei dagokienez batipat.