Itxi

Futbola

Anoetan 5-0 galdu ostean

Cristobal Parralo entrenatzaile kargutik kendu du Coruñako Deportivok

Agentziak | Erredakzioa

Taldea 18. da Ligako sailkapenean, 17 punturekin. Klubak hartutako "ardura" eta egindako "ahalegina eta lana" eskertu dizkio Parralori.

  • Cristobal Parralo, Anoetako partidan. Argazkia: Efe.

    Cristobal Parralo, Anoetako partidan. Argazkia: Efe.

Deportivok Cristobal Parralo entrenatzaile kargutik  kendu du. Parralok urriaren bukaeran hartu zuen taldea, Pepe Melen lekua betetzeko.

Parralo bere taldeak Anoetan 5 eta 0 galdu ostean bota dute. Deportivok, gainera, oso itxura txarra eman zuen.

"Deportivoko Administrazio Kontseiluak Cristobal Parralo kargutik kentzea erabaki du, Parralo urritik ari zen entrenatzaile lanetan", adierazi du klubak ohar batean.

Halaber, Parralori  hartutako "ardura" eta egindako "ahalegina eta lana" eskertu dizkiote.

kertu dizkiote.