Futbola
Azaroaren 28an
Guardiola: "Mundua ez da Real Madrilen aurkako partidarekin bukatzen"
Erredakzioa
Pique hamaikakoan sartzeko (lau txartel hori) madrildarren kontrako partidara arte itxarongo duen galdetu diotenean irmo erantzun du.
Guardiola FC Bartzelonako entrenatzailea pozik agertu da bere taldeak Getaferen aurka egindako partidarekin eta "Real Madrilen kontrako partidarekin (azaroaren 28an) ez dela mundua bukatzen" azpimarratu nahi izan du.
Piquek lau txartel hori ikusi ditu orain arte eta kazetariek atzelaria zelairatzeko Madrilen kontrako partidara arte itxarongo duen galdetu diotenean irmo erantzun du: "Mundua ez da partida horrekin bukatzen. Piquek dituen txartelak ditu eta hurrengo neurketak ere ere jokatuko ditu", azaldu du.
"Real Madril beti da aurkari handia, berdin dio zer entrenatzailea, jokalari edo entrenatzailea duen...Ahalik eta hoberen jokatzen ahaleginduko gara", gaineratu du.