Futbola
2-0 Leganesi
Sevillak Kopako finala jokatuko du
eitb.eus
Gaur, iluntzeko 21:30ean, Valentziak eta Bartzelonak jokoan izango dute Mestallan finalerako beste txartela. (Joanekoan 1-0 irabazi zuten katalanek).
-
Sevilla, Kopako finalera. EFE
Sevilla futbol taldeak bere bederatzigarren Kopako finala jokatuko du apirilaren 21ean Leganes gainditu ondoren (2-0). Joaneko partidan Madrilen bana egin zuten eta bueltakoan, Sanchez Pizjuan futbol zelaian, 2-0 irabazi zuten andaluziarrek.
Correak 15. minutuan eta Franco Vazquezek 89.ean egin zituzten etxekoen bi golak. Orain, aurkariaren zain dago, Valentzia edo Bartzelona. Sevillak bere seigarren Kopa irabazi nahi du.
Fitxa teknikoa
2 - Sevilla: Sergio Rico; Jesus Navas, Mercado, Lenglet, Escudero; Nzonzi, Ever Banega (Pizarro, 84'); Sarabia (Layun, 74'), Franco Vazquez, Correa; eta Muriel (Sandro, 80').
0 - Leganes: Champagne; Tito (Mantovani, 84'), Unai Bustinza, Siovas, Diego Rico; Ruben Perez, Gabriel Pires; El Zhar, Eraso (Darko Brasanac, 58'), Amrabat (Raul Garcia, 73); eta Beauvue.
Golak: 1-0, 15': Correa. 2-0, 89': Franco Vazquez.
Epailea: Xavier Estrada Fernendez. txartel horia Amrabat jokalariari (50').
Gaur, Valentzia - FC Bartzelona
Gaueko 21:30ean Valentziak eta Bartzelonak indarrak neurtuko dituzte Mestallan finalerako beste txartelaren bila. Joanekoan 1-0 irabazi zuten katalanek Camp Nou futbol-zelaian eta alde hori defendatu beharko dute Kopako beste final bat jokatu ahal izateko.
Ustezko hamaikakoak
Valentzia: Jaume Doménech, Montoya, Garay, Gabriel, Gayà, Kondogbia, Parejo, Carlos Soler, Lato, Rodrigo y Vietto.
Bartzelona: Cillessen, Sergi Roberto, Piqué o Busquets, Umtiti, Jordi Alba, Rakitic, Paulinho, Iniesta, Coutinho, Luis Suárez y Messi.
Epailea: Undiano Mallenco (Comité navarro).
Futbol-zelaia: Mestalla.
Ordua: 21.30