Itxi

Futbola

Portugalen aurkako partidarako

Del Bosquek Llorente, Javi Martinez eta Xabi Alonso deitu ditu

Erredakzioa

Zerrendan Munduko Futbol Txapelketara eraman zituen jokalari guztiak daude Navas lesionatu izan ezik. Cazorlak hartuko du haren lekua.

Vicente del Bosque Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak 23 jokalari deitu ditu hurrengo asteazkeneko Portugalen kontrako partidarako.

Munduko Txapelketara eraman zituen jokalari guztiak zerrendan daude. Cazorla da nobedade bakarra. Navas lesionatuaren lekua hartuko du.

ZERRENDA:

ATEZAINAK: Iker Casillas (Real MadriL), Pepe Reina (Liverpool) eta Victor Valdes (FC Bartzelona).

ATZELARIAK: lvaro Arbeloa (Real Madril), Sergio Ramos (Real Madril), Raul Albiol (Real Madril), Joan Capdevila (Vila-real), Carlos Marchena (Vila-real), Gerard Pique (FC Bartzelona) eta Carles Puyol (FC Bartzelona).

ERDILARIAK: Xabi Alonso (Real Madril), Sergio Busquets (FC Bartzelona), Andres Iniesta (FC Barcelona), Xavi Hernandez (FC Bartzelona), Javi Martinez (Athletic Club), Cesc Fabregas (Arsenal) eta Santi Cazorla (Vila-real).

AURRELARIAK: David Silva (Manchester City), Pedro Rodriguez (FC Bartzelona), Fernando Torres (Liverpool), David Villa (FC Bartzelona), Fernando Llorente (Athletic) eta Juan Manuel Mata (Valentzia).