Futbola
En el Molinón
Mourinho eta Preciadoren arteko polemikak Molinonen jarraitu zuen
Erredakzioa
Portugaldarrak autobusetik keinu bat egin zion Preciadori. Madrileko prestatzaile fisikoa, Rui Farias, autobusetik jaitsi eta Preciadori aurre egin zion. Banandu behar izan zituzten.
Manuel Preciado eta Jose Mourinhoren arteko liskarrak Molinonen jarraitu zuen. Preciadok berak aitortu zuen partida bukatu (0-1, Real Madrilen garaipena) zenean, aparkalekuan, keinua egin ziola portugaldarrak.
Prentsaurrekoan Aitor Karanka bigarren entrenatzailea agertu zen, baina aparkalekuan Mourinho izan zen, oraingoan ere, protagonista. Madrileko entrenatzaileak bi atzamar erabili zituen Preciadori keinu bat egiteko, garaipenaren ikurra ala Sporting Bigarren Mailara jaitsiko denarena?Cadena Ser-ren esan zutenez, Real Madrileko prestatzaile fisikoa, Rui Farias, autobusetik jaitsi eta Preciadori aurre egin zion. Irainak egon ziren eta banandu behar izan zituzten.