Futbola
Serie A
Davide Astori, Fiorentinako kapitaina, hilik aurkitu dute
eitb.eus
31 urteko futbolaria Italiako taldearen kontzentrazio hotelean zegoen. Udineseren aurkako neurketa jokatu behar zuten. Jardunaldia bertan behera geratu da.
-
Davide Astori / EFE.
Davide Astori, Fiorentinako kapitaina, hilik topatu dute bere taldearen kontzentrazio hotelean, Udineseren kontrako norgehiagoka jokatu behar zuten egun berean.
Astori 1987. urteko urtarrilaren 7an jaio zen San Giovanni Bianco herrian, Bergamoko probintzian. Hamalau aldiz jokatu du Italiako selekzioarekin eta Milan taldeko jubeniletan egon ostean Serie An jokatu zuen Cagliari, Erroma eta Fiorentina taldeetan. Toskanako taldeak 2015eko udan fitxatu zuen, eta 106 partida jokatu zituen Fiorentinarekin. Taldeko kapitaina zen, eta Artemio Franchi estadioko zaleen erreferentzia.
Italiako taldea "oso atsekabetuta" agertu da, eta familiarekiko errespetua eskatu du.
La Fiorentina profondamente sconvolta si trova costretta a comunicare che e' scomparso il suo capitano Davide Astori, colto da improvviso malore.
— ACF Fiorentina (@acffiorentina) 4 de marzo de 2018
Per la terribile e delicata situazione, e soprattutto per rispetto della sua famiglia si fa appello alla sensibilità di tutti. pic.twitter.com/bFGnkReWEC
Italiako ligak bertan behera utzi ditu jardunaldiko gainontzeko neurketak.