Futbola
Azaroaren 29an
Iturralde Gonzalezek zuzenduko du Bartzelona-Real Madril partida
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Epaile euskaldunak BBVA Liga 'Klasikoa' zuzenduko du datorren azaroaren 29an Camp Noun.
Eduardo Iturralde Gonzalez euskal epaileak zuzenduko du Bartzelona-Real Madril partida datorren azaroaren 29an. Camp Noun jokatuko da norgehiagoka.
Bi alditan zuzendu du ''Klasikoa'' Iturraldek. Lehenengoa 1998-1999 denboraldian Camp Noun eta garaipena Bartzelonak lortu zuen 3-0eko emaitzarekin. Bigarrena 2005-2006 denboraldian zuzendu zuen. Azken hau Bernabeun izan zen eta honakoan ere Bartzelona atera zen garaile. Emaitza 0-3koa izan zen eta Ronaldinhok erakustaldia eman zuen.