Futbola
AINTZATESPENA
Irene Paredes gipuzkoarra, FIFProren hamaikakorik onenean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Realeko eta Athleticeko jokalari ohiak gaur egun Paris Saint-Germain (PSG) taldearen elastikoa defendatzen du.
-
Irene Paredes, PSGren elastikoarekin.
Irene Paredes gipuzkoarrak (Legazpi, 1991), Realeko eta Athleticeko jokalaria izandakoak, futbolarien nazioarteko sindikatuak (FIFPro) hautatzen duen hamaikako onenean hautatu dute.
Egun Paris Saint-Germain (PSG) talde frantziarrean jokatzen ari den defentsa 2017 emakumezkoen hamaikako onenean izateko bozketan nabarmendu da.
45 herrialde baino gehiagotako 4.100 futbolari baino gehiagok eman dute euren boza emakumezko jokalari onenak aukeratzeko, 2017an izan zituzten agerraldiak aintzat hartuta.