Futbola
Jokalarien oharra
Euskal Selekzioak partida jokatuko du Gabonetan
3 iruzkin
Erredakzioa
Jokalariek ez dute Euskadiko Futbol Federazioarekin akordiorik lortu baina partida jokatu egingo dela adierazi dute, "asmo txarreko interpretazioak uxatzeko". Hitzordua San Mamesen, abenduaren 28an.
Gabonetan Euskal selekzioaren partida jokatuko da.&' || 'nbsp;Jokalariek eta Euskadiko&' || 'nbsp;Futbol Federazioak ez dute akordiorik lortu baina jokalariek partida jokatzeko hautua egin dute.
Ohar batean adierazitakoaren arabera, "asmo txarreko interpretazioak uxatzeko" eta "jendarteak garbi izan dezan gure herriaren elastikoa defendatzeko prest gaudela" adierazteko partida jokatuko dute.
Era berean, partidaren eguna euskal selekzioaren aldeko aldarrikapen eguna bihurtzeko deia egin dute.
Jokalariek Euskadiko&' || 'nbsp;Federazioari kritika gogorrak egin dizkiote, euren ustez "ez duelako ofizaltasunaren alde urratsak ematen".
Sinatu duten jokalarien ustez,&' || 'nbsp;Federazioak&' || 'nbsp;"etekin ekonomikoa" ikusten du partidan, eta jokalariek, ordea,&' || 'nbsp;"ofizialtasuna"&' || 'nbsp;nahi dute.