Itxi

Futbola

'Jokabide bortitza'

Luis Suarezi zazpi partidako zigorra Bakkali hozka egin ondoren

Erredakzioa

Ajaxek ez duela Holandako Futbol Federazioak hartutako erabakiaren aurka helegiterik aurkeztuko iragarri du.

Zazpi partidako zigorra ezarri dio Holandako Futbol Federazioak Luis Suarez Ajaxeko jokalariari PSVko Otman Bakkali hozka egin ziolako.
Ajaxek bi partidako zigorra ezarri zion Uruguaiko jokalariari astelehenean eta ez duela erabakiaren aurka helegiterik aurkeztuko iragarri du.
Federazioaren ustez "jokabide bortitza" izan zen Luis Suarezena eta Holandan ezin izango du otsailaren 4ra arte jokatu.
Txapeldunen Ligan, ordea, Milanen kontrako partida erabakigarrian parte hartu ahal izango du.