Futbola
Atletico-Espanyol (2-3)
Quique Sanchez Flores, bere onetik aterata
Erredakzioa
Epaileak entrenatzailea kaleratu zuen Luis Garciari aurre egin ziolako eta partida bukatu zenean helburu berdinarekin zelairatu zen berriro ere.
Espanyoleko hainbat jokalari haserretu ziren, Luis Garcia tartean, eta Quiquek aurre egin zion. Teixeira Vitienes epaileak teknikaria kaleratzea erabaki zuen. Partida bukatzean berriro zelairatu zen Quique eta helburua berdina zen: Luis Garcia. Banandu behar izan zituzten.