Futbola
Istanbulen
Gutik auto istripua izan du eta 2,71ko alkohol tasa eman du
Erredakzioa
Jokalaria diskoteka batetik atera omen zen eta autobus baten aurka talka egin zuen Milliyet egunkari turkiarrak dioenaren arabera.
Besiktaseko jokalaria den Jose Maria Gutierrez "Guti"k auto istripua izan du goizalde honetan Istanbulen. Besiktasek 1-0 irabazi zuen Bursasporren aurka eta partida ondoren izan zuen istrupua autobus baten aurka talka eginez. Real Madrileko jokalari ohia onik da etxean da jadanik.
Jokalaria diskoteka batetik atera omen zen eta autobus baten aurka talka egin zuen Milliyet egunkari turkiarrak dioenaren arabera. Gutiri alkoholemia kontrola egin zioten eta 2,71ko tasa eman zuen. 574 librako (278 euro) isuna ezarri zioten.