Futbola
Erreginaren Kopa
Bartzelona, txapeldun Atletico Madrili irabazita
eitb.eus
Barça da Erreginaren Kopako txapelduna, finalean 1-0 irabazi baitio Atletico Madrili.
-
Bartzelona, Erreginaren Kopako txapeldun. Argazkia: EFE
Bartzelona da 2017-2018ko Erreginaren Kopako txapelduna, finalean 1-0eko emaitzarekin gainditu baitu Atletico Madril taldea. Marionak neurketako 122. minutuan sartu duen golak eman dio garaipena Barçari.
Lehen zatia golik gabe amaitu da, eta bigarren zatian bi taldeetako bat ere ez da gai izan aurkariaren atea zulatzeko. Ondorioz, neurketa luzapenera joan da. Luzapenaren lehen zatia ere golik gabe amaitu da, eta ematen zuen garailea penaltien txandan erabakiko zela. Baina, 122. minutuan, Marionak 1-0ekoa sartu du, eta garaipena eman dio Bartzelonari.