Itxi

Futbola

2. B Mailara igotzeko fasea

Portugaletek irabazi egin du; Culturalak eta Mutilverak abantaila txikia hartu dute

eitb.eus

Portuk garaipena eskuratu du Plasenciaren aurka (1-2). Durangok eta Mutilverak berdindu egin dute (1-1), Alcalaren eta Salmantinoren aurka, hurrenez hurren. Alaves Bk eta Cirbonerok galdu egin dute.

Portugaletek garaipena lortu du eta Durangok eta Mutilverak berdinketa, Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako bigarren txandan, joaneko neurketetan.  Alaves Bk eta Atletico Cirbonerok, aldiz, porrota jaso dute.

Garaipen garrantzitsua lortu du Portugaletek Plasenciaren aurka (1-2) etxetik kanpo. Cuberia (0-1, 12. min) eta Ukerdi (0-2, 13. min) izan dira talde bizkaitarreko golegileak, eta Luismik sartu du Plasenciaren gola (1-2, 57. min), penaltiz.

Cultural Durangok eta RSD Alcalak bana egin dute. Ekainek aurretik jarri ditu bizkaitarrak, 15. minutuan, eta hamar minutu geroago, Nanclaresek 1-1ekoa jarri du.

Salamancan, UD Mutilverak ere berdinketa lortu du, CF Salmantinoren kontra. Munarrizek egin du lehenengoa, 35. minutuan, eta Garbanek neurketa berdindu du bigarren zatian.

Alaves Bk ezin izan du Cadiz Bren kontra, etxean. Vallejok eta Moik egin dituzte bi golak, partida hasi eta berehala. Atletico Cirbonerok ere porrota jaso du; Iker Torrek sartu ditu Yeclanoren bi golak (9. eta 31. min) eta Arellanok sartu du etxekoen gola (1-2, 45. min), penaltiz.

BIGARREN B MAILARA IGOERA, bigarren txanda

Joanekoa

Alaves B 0 - 2 Cadiz B

Alcala 1 - 1 Durango

Salmantino 1 - 1 Mutilvera

Club Atletico Cirbonero 1-2 Yeclano Deportivo

Plasencia 1-2 Club Portugalete