Itxi

Futbola

Euro 2020

UEFAk ez du hausnartu 2020ko Eurokopako Bilboko egoitza aldatzea

Erredakzioa

UEFAko iturriek EFEri adierazi diotenez, "ez dugu hausnartu Bilboko egoitza aldatzea. Atzerapen batzuk egon dira antolakuntzan, baina Bilbok ekitaldi handi bat hartuko du".

  • San Mames. Argazkia: EFE

    San Mames. Argazkia: EFE

UEFAko iturriek EFE Agentziari adierazi diotenez, Europako futbolaren erakunde gorenak "ez du hausnartu 2020ko Eurokopako Bilboko egoitza aldatzea". Hori bai, onartu du "atzerapen batzuk egon direla antolakuntzan, baina ziur gaude Bilbok ekitaldi handi bat hartuko duela".

Luis Manuel Rubiales Espainiako Futbol Fedarzioko presidenteak astearte honetan egin dituen adierazpenek alarma sortu dute hasiera batean. "UEFAk Bilbori 2020ko Eurokopako kentzea pentsatu du", esan du Rubialesek, baina UEFAko iturriek Espainiako Futbol Federazioko presidente berriaren adierazpenak ezeztatu dituzte.

Bilbok, konkretuki San Mames estadioak, 2020ko Eurokopako lau partida hartuko ditu 2020. urteko ekainak 15, 20, 24 eta 28 egunetan. Lehen hiru partidak E multzokoak izango dira. Multzo horretan egongo da Espainia, sailkapena lortuz gero. Laugarren partida final-zortzirenetakoa izango da, eta B multzoko txapeldunaren eta A, D, E edo F multzoetako 3. sailkatuaren artekoa, UEFAk erabakitzen duen egutegiaren arabera.