Itxi

Futbola

Abenduaren 29a

Euskal Selekzioa: Fernando Llorente, Aduriz eta Yeste, zerrendatik at

Erredakzioa

Llorentek min hartu zuen Levanteren aurkako Athleticen partidan, Adurizek ez du jaso Valentziaren baimena partida jokatzeko, eta Yeste Qatarren ari da. Ander Herrera eta Ruffier ere ez dira arituko.

Datorren abenduaren 29an Euskal&' || 'nbsp;Selekzioak baja garrantzitsuak izango ditu.&' || 'nbsp;Alde batetik, hautatzaileek aukeratu ez dituztenak, baina beste arrazoi batzuei erantzuten dioten ausentziak ere izango dira.

Aipatzekoak, batez ere,&' || 'nbsp;Fernando&' || 'nbsp;Llorente,&' || 'nbsp;Aritz&' || 'nbsp;Aduriz eta Fran&' || 'nbsp;Yeste jokalariena,&' || 'nbsp;Euskal&' || 'nbsp;Selekzioaren azken partidetan huts egin ez duten jokalariak.

Llorentek min hartu zuen&' || 'nbsp;Athleticek Levanteren aurka jokatutako neurketan eta ezin izango da&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Mamesen egon.&' || 'nbsp;Dena den,&' || 'nbsp;Caparrosek aurrelariak Gabonetan atsedena behar zuela esan zuen duela aste batzuk.

Ezberdina da oso&' || 'nbsp;Aritz&' || 'nbsp;Adurizen kasua.&' || 'nbsp;Donostiarrak ez du bere taldearen, Valentziaren, baimena partida jokatzeko, debekatu egin baitie bere jokalariei Gabonetako adiskidantzazko partidak jokatzea.

Azkenik,&' || 'nbsp;Fran&' || 'nbsp;Yeste ez dute zaleek&' || 'nbsp;San&' || 'nbsp;Mameseko berdegunean ikusiko, aurten Qatarreko Al Wasl FC taldean ari baita.&' || 'nbsp;

Denak ez dira, baina, albiste txarrak, Euskal&' || 'nbsp;Selekzioaren zerrendara itzuliko baita&' || 'nbsp;Xabi&' || 'nbsp;Alonso tolosarra. Premier&' || 'nbsp;League utzita berriz ere selekzioaren deialdi batean sartu da erdilaria.