Itxi

Futbola

LAU URTERAKO

Juventusek Cristiano Ronaldo fitxatu du

A. B.

Real Madrilek klubetik ateratzen utzi dio portugaldarrari, talde italiarrarekin akordiora iritsi ostean. Lau urterako kontratua sinatu du Cristianok eta 30 milioi euro kobratuko ditu denboraldiko.

  • Cristiano Ronaldo. Foto: EFE

    Cristiano Ronaldo. Foto: EFE

Juventusek Cristiano Ronaldo fitxatu du Real Madrili 112 milioi euro ordainduta. Aurrelari portugaldarrak 4 urterako kontratua sinatu du talde italiarrarekin eta 30 milioi euro garbi kobratuko ditu sasoi bakoitzeko.

Real Madril eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko, futbolariaren irteera erraztuz. Cristiano Ronaldok 9 denboraldi eman ditu Real Madrilen eta hainbat titulu eskuratu ditu: 4 Txapeldunen Liga, 2 Liga, 3 Kluben arteko Munduko Txapelketa, 2 Errege Kopa, 3 Europako Superkopa eta 2 Espainiako Superkopa.

Gainera, Cristiano Ronaldok 4 Urrezko Baloi irabazi ditu Real Madrilekin, 5 aldiz izan da FIFAko jokalari onena, 4 aldiz UEFAko jokalari onena, bi aldiz irabazi du 'The Best' saria, Txapeldunen Ligako golegile nagusia izan da azken 6 denboraldietan, 3 aldiz izan da Ligako pitxitxia eta beste 3 aldiz izan da Urrezko Bota.

Cristiano Ronaldok agur esan dio Real Madrili, klubaren historiako golegile onena izanda. Portugaldarrak 451 gol sartu ditu 438 partidatan Real Madrilekin.