Futbola
Guardiolaren aurretik
Jose Mourinho izan da 2010eko munduko entrenatzaile onena
Erredakzioa
Futboleko Estadistiken Nazioarteko Federazioak jakitera eman du Real Madrileko entrenatzailea izan dela 2010. urteko entrenatzailerik onena. Guardiolarentzat izan da bigarren postua.
Jose Mourinho portugaldarra izendatu du munduko entrenatzaile onena Futboleko Estadistiken Nazioarteko Federazioak (IFFHS). Internazionale Milanen hasi zuen urtea eta orain Real Madrileko entrenatzailea da.
Mourinhok hiru titulu lortu zituen Interrekin (Liga, Kopa eta Txapeldunen Liga) eta 294 puntu lortu zituen bozketan. Josep Guardiola Bartzelonako entrenatzaileak bigarren postuan bukatu du 188 punturekin. Iaz Guardiola izan zen 2009ko entrenatzaile onena.
Hemeretzi entrenatzaile onenen artean hamalau europarrak dira 2010. urte honetan. Bi Hego Amerikarrak dira, bi asiarrak eta bakarra afrikarra. Hauetatik bostek Ingalaterran entrenatzen dute, hiruk Espainian, bik Alemanaian eta beste bik Frantzian.
Mourinho entrenatzaile onena izendatu zuten 2004. eta 2005. urteetan. Bozketan parte hartu zuten herrialdeetatik 63tik aukeratu zuten lehen aukera moduan.
Lau onenen artean sartu da Quique Sanchez Flores Atletico Madrileko entrenatzailea. Hirugarren postua Bayern Municheko Louis Van Gaalentzat izan da.
Entrenatzaileen sailkapena 2010. urtean:
.1. Jose Mourinho (POR-Inter/Real Madril) 294 puntu
.2. Josep Guardiola (ESP-Bartzelona) 188
.3. Louis van Gaal (HOL-Bayern Munich) 75
.4. Quique Sanchez Flores (ESP-At.Madril) 46
.5. Carlo Ancelotti (ITA-Chelsea) 41
.6. Alex Ferguson (GBR-Manchester United) 38
.7. Arsene Wenger (FRA-Arsenal) 33
.8. Celso Juarez (BRA-Inter.Porto-Alegre) 24
.9. Roy Hodgson (GBR-Fulham/Liverpool) 20
.10. Lamine N''Diaye (SEN-Mazembe) 11