Itxi

Futbola

2. jardunaldiko ordutegiak

Realak eta Eibarrek ostiralean jokatuko dute; eta Athleticek, astelehenean

eitb.eus

Alavesek, berriz, larunbatean, abuztuak 25, jokatuko du Betisen aurka, Mendizorrotzan.

  • Alaves-Betis partida abuztuaren 25ean jokatuko da, larunbata, 18:15ean. Argazkia: Efe.

    Alaves-Betis partida abuztuaren 25ean jokatuko da, larunbata, 18:15ean. Argazkia: Efe.

Futbol Liga Profesionalak Lehen Mailako bigarren jardunaldiko partiden ordutegiak aditzera eman ditu.

Eibarrek emango dio hasiera jardunaldiari, Leganesen ostiralean jokatuko baitu, 18:15etik aurrera. Realak ere egun horretan bertan jokatuko du, Getafen, 22:15ean.

Alavesi dagokionez, larunbatean hartuko dute Betis Mendizorrotzan, 18:15etik aurrera.

Eta Athleticek, azkenik, astelehenean jokatuko du San Mamesen, Huescaren aurka, 22:00etan.