Futbola
FIFAk antolatua
Urrezko Baloia: Iniesta, Messi edo Xavi
Erredakzioa
Bartzelonako jokalari batek hartuko du gaur FIFAk banatzen du saria. Mourinho, Guardiola eta Del Bosque, urteko entrenatzailerik onena izateko lehian daude.
Urrezko Baloiaren jaialdia arratsaldeko 19:00etan izango da Suitzako Zurich hirian. Aurten Bartzelonako hiru jokalari daude 2010eko jokalari onena izateko atarian, Lionel Messi, Andres Iniesta eta Xavi Hernandez hain zuzen ere.
Hiru jokalarietako batek hartuko du selekzio ezberdinetako kapitainek eta entrenatzaileek eta kazetari espezializatuek bozkatutako saria. Iaz arte, sari hau "France Football" aldizkariak ematen zuen, baina urte honetatik aurrera "FIFA World Player" saria ordezkatuko du Urrezko Baloiak.
Xavi, Iniesta eta Messiz gain, Pique, Puyol eta Villa ere jaialdian egongo dira Futbolarien sindikatuak urteko hamaikakorik onenean izateko izendatu baitituzte. Gainera, Josep Guardiola ere bertan izango da, Vicente Del Bosque eta Mourinhorekin batera urteko entrenatzailerik onenaren saria hiruen artean egongo baita.